Páginas

PAPERZORROA

Kaixo denoi!!!

"Bazen behin Jone izeneko neskatila bat, Haur Hezkuntzako bigarren urtea egiten ari zena. Bigarren urte honetako lehen lauhilabetean irakasle bezela bere lehen pratikak egin behar zituen eta pozez zoratzen zegoen."

Nire esperientziaren inguruko ipuin bat idatzi beharko banu era honetara hasiko nuke eta abenturaz eta hainbat bizipenez betetako ipuina izango zen. Esan dudan bezala nire izena Jone da eta Donostian ikasten dut Haur Hezkuntzako bigarren urtea. Aurretik aipatutako praktikak egin aurretik bilera bat izan genuen, gure praktiketako tutorea izango zenarekin. Eta bertan betiko memoria egn beharrean blog bat egin behar genuela esan zigun. BLOG BAT!!!!!!!!!!!!!! Izugarrizko ikara sentitu nuen. Beti ibili izan naiz ordenagailuarekin, baina sekula horrelakorik egin gabe nengoen. Nire praktikak sufrimendu bat izango zirela pentsatu nuen hasiera batean eta blog-aren kontuak arazoak baino ez zizkidala ekarriko. Geroago konturatuko nintzen metodo honek abantailak baino ez dituela.

Lehen pausoa, Blog-a sortzea eta horretarako jarri genezakeen izenik errezena http://www.jonecerezo.blogspot.com. Geroago diseinatu, koloreak erabaki, atzeko marrazkiak... erabakitzea denbora asko zidatenak. Eta behin nire buruaren deskribapena eginda martxan jartzeko prest nengoen. 

Baina blog-ean idazten hasi ahal izateko, praktiketan hasi beharra zegoen. Baina ikastxera joan aurretik, honen inguruko sarrera txiki bat egitea erabaki nuen bere kokapena eta oinarrizko kontzeptu batzuk azaltzen ditut. Informazioa hau ikastexea atalean topatuko duzue. Informazio honekin batera irakasleek egindako harrera onaren inguruko hausnarketa txiki bat ere aurkituko duzue. Pare egun neramatzala lanean ikusi ahal izan nuen La Salle ikastxeek erabiltzen duten metodologia berritzailea, haurren garapena hainbat esparrutara zabalduz. Honen barruan bereziki hiru proiektu desberdin ikusteko aukera izan nuen, bai beraien funtzionamendua eta baita beralen eragina umeengan. Hiru proiektu hauek HARAULISES eta SENSOR dira. 

Blog honen helburu nagusia egunero klasean egiten genuenaren berri ematea izan zen, eguneroko baten bitartez. Bertan egunero praktikatan egiten genuena deskribatzeo aukera genuen. Ekintzaasko egunero errepikatzen ziren "rutina" baten parte ziren, baina beste asko berriak ziren, haurrekin lan egiteak hori baitauka: egunero harrituko zaituen zerbait topatzeko aukera. Eguneroko honek buruari bueltak emateko aukera eman zidan, idazten nuen bitartean pentsatzeko aukera eta horrela esperientzien inguruko hausnarketa txikiak egin. Hauek etorkizunean baliagarriak izango zaizkidanaren dudarik ez dut. Garrazntzitsua da nohizean behin egindakoaren inguruan pentsatzeko tarte txiki bat hartzea.

Esan dudan bezala egunean errutina batean sartzen ziren ekintza asko genituen baina egun bereziak ikusteko aukera izan nuen. Politta da ikustea haurrek zein ongi pasatzen duten janariarekin edota hostoekin jolasean. Jostailuen beharrik ez dago, etxean edota naturan topatzen ditugun materialak nahiko dira eurentzat. 

Egunero egiten genuena azaltzeaz gain beste lan batzuk ere eskatu zizkigun: atzera begiratzea eta bizitzan zehar ikasle bezala bizitakoari errepaso txiki bat ematea. Zeinen aberasgarria iruditu zaidan aipatzea beharrezkoa ikusten dut. Lan hau eskatu gabe, ez nintzateke nire Haur Hezkuntzako garaietara bueltatuko eta garrantzisua da guk ikasle bezala bizitakoari erreparatzea, beste batzuk egindako akatsak errepika ez ditzagun. Guri egitea gustatzen ez zaiguna ez diezaiegun guk besteei egin. Lan hauek blog-aren oroitzapenen txoko txiki batean aurkituko dituzue. Honetaz gain beste lan txiki bat ere izan genuen. Askotan gela batean egoera erabakigarri batekin (edo gehiagorekin) aurki gaitezke. Haurren egoerak (gaur egun askotan) ez dira egokienak eta askotan eragina izaten du honek euren portaeran. Horrelako egoeraren batekin topo egiteko aukera denok izan dugu eta nola jokatu ere ikasi ahal izan dugu, haur bakoitza mundu bat dela argi ikusiz.Komunean jarri ditugunean ikusi dugu zenbat egoera desberdin eman daitezken eta horren aurrean nola jokatu pertsona bakoitzaren araberako dela. Honek, askotan gelan ikasitako teoria alde batera utzi behar erakutsi dit niri behintzat.

Blogari amaiera emateko meta-hausnarketa bat egin dut. Bertan, iada bi hilabete pasa eta gero, atzera begiratzeko aukera izan dut. Hilabete horretan zehar bizitakoaren inguruan hausnartu dut eta zertarako balio izan didan ikusi dut. 

Amaitzeko, praktika hauetan zehar ateratako bi ondorio nagusi aipatu nahi ditut. Lehenik blogari dagokiona. Eskatutako lan hau (eta iada azkeneko aldiz esango dut) oso baliogarria iruditu zait. Asko ikasteko balio izan dit, baina batez ere nire gaitasunez konturatzeko. Hasieran beldur handiz hartutako lan bat, nik bakarrik aurrera ateratzeko gai izan naizelako eta nire lanaren emaitzarekin oso pozik geratu naizelako. Ni neu harrituta nago neure buruarekin. 

Eta bigarrenik "irakasle" bezela lehen aldiz egin eta gero ateratako ondorio nagusia aipatuko dut. Zer da batez ere esperientzia hou eta gero esan dezakedana? Lan gogorra izan arren, bueltatzen dena izugarria dela. Denok dakigun bezala etorkizunean lan honen trukean, beste lanetan bezala, dirua jasoko dugu trukean. Baina beste lan askotan ez bezala guk beste pertsona batzuen maitasuna ere jasoko dugu gure esfortzuaren ordainean eta hau, niri iritziz behintzat, dirua baino baliotsuagoa da. 

Praktika hauek amaituta gauza bakarra esan dezaket: IRAKASLE IZAN DUT!!!!!

Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila hurrengo urteko praktiketan.

Hurrengorarteeee!!!!!!!